2012/11/20

Azken hasierakoak (I)

Ikastaroa bukatzear dagoen honetan, merezi du hausnarketa txiki bat egitea, ea hasierako haiek (irailean, jadanik) eta orain dauzkagunak bat datozen.
Aitortzekoa da hasierako egunetan ez nuela ideia handirik. Momentu hartan banengoen beste garatuko ikastaro bat egiten (eskola 2.0koa) eta ez nekien zertan sartzen ari nintzen. Jakin izan banu beste bat aukeratuko nukeelakoan nago. Asteazken-igande-asteazken-... lanak entregatzeko erritmo hori zoratzekoa zen, erabat. Familiakoen artean argazkiak banatu behar izan nituen.
Lehenengo bidalketa sendoari aurre egin ahal izateko (P1) zentruko dinamizatzaileari eskatu nion laguntza. Akabo. Berak utzitakoa irakurtzeko ez dakit zenbat ordo sartu nituen, baina nahikotxo baino gehiago bai. Eta, erritmoa dela eta, ia ez neukan denborarik.
Lortu genuen, ikastetxeari buruz datu piloa irakurri ostean, eta bidalketari ekin genion.Al-Andalus proiektuaren kasua aztertuta izanda, egia esan, errezago egin genuen.
Nire kasuan, Santik egindako iruzkina irakurri ostean, ez dakit oso ondo lortu nuen, ea presentzialean argitzeko aukera eta astirik dugun.

2012/11/14

Zenbait gogoeta...

Hemen gaude, formakuntza egiten. Ez dakit orduagatik, egun osoan dantzan ibili behar izateagatik, atzoko Hangout nahiko berandu bukatu genuelako, edo zergatik den, baina lokartzen hasi naiz. Horregatik jarri dut burua martxan, idazten behartuta. Bestela ikusten dut burua ordenagailuaren teklatuaren gainean botata, zurrunka eta guztiz...
Asuntoa da gauzatxo bat etorri zaidala burura, gure gaiarekin loturikoa: Azaltzen ari dena kontrolatzen dudanez (greba dela eta birpasatzen ari gara aurrekoetan egindakoa), probetxatu dut nire ikastetxeko irakasle motak ikertzeko. Azken batean, ez gara horren ezberdinak izaten, ezrta?
  • Sasijakituna: dena badaki . Edo hori da berak uste duena. Benetan, ateratzen baduzu ezagutzen dituen 3 gauza horietatik (nabigatu, bilaketa aurreratuak egin, moodelean sartu,...) ez dauka ideia santurik. Baina gehienok baino urrats aurreratsuagoan dagoenez, besteok miresten dute. Galdetzen bazaio ez dakien zerbait, erantzuna da: "te lo miro para mañana, vale?" eta gauean SanGooglek salbatzen dio ipurdia. Gupidatu eta erabili firewall lanetan.
  • Lehen urratsak ematen ari dena: Hor dago, teklatuaren gainean izerditan, horrela jarraituz gero kortozirkuitoa sahiestezina da. Baina sutafuego dabil hor, bilaketa booleanaren hastapenak ulertzen saiatzen, edota nola aldatu letra mota PDF bati, edo etxean daukn inprimagailua ikastetxetik inprimatzeko nola instalatu. Kementsu, langile, ezin adiago. Bere barnea ikusiko bagenu, galdera bat egongo litzateke, letra larriz idatzita, Arial  Comic Sans 78, ZER DEMONTRE NABIL NI HAU EGITEN, WORDAREKIN NAHIKO BADAUKAT? UY, BESTE LEIHO BAT...   Lagundu, hemendik gutxira aurreko taldean egongo da eta berandu izango da, arima galduko dugu.
  • Jardueraren arduraduna: Hau ere beste leku batean legoke, zalantzarik gabe (Tanganikan, errinozero beltzez inguratuta, hemen baino hobeto). Baina IKT arduradunen orduetan hau ere sartzen denez, ez dauka beste erremediorik. Ikastaroa bukatzean bere lekuan egon gintezke. Zaindu, beraz, eta ez izorratu gehiegi. Trintxeraren beste aldean arriskutsua izan liteke...
  •  Benetan zertxobait dakiena: Atzekaldean jesarrita, gainontzekook bidalitakoa egiten duten bitartean, bera dago bere gauzetan, epsta irakurtzen, edo berriak, edo...Posible baduzu, erabili  adibideren bat egiteko eta gero paketan utzi, edo hasiko zaizu galderak egiten. agerian utzi arte.

Hau bukatzear dago!!! (IKT DINAMIZATZAILE 1)

Eta benetan bukatzear dagoela. Gaur aritu gara 2.3 zeregina entregatzeko Hangout bat egiten. Esperientzia benetan erabilgarria!! Hasieran kostatu egiten da, atzerapen pixka bat dago hitz egiterakoan. Ez gara saiatu irudia eta guztiz, baina momentuz ondo egon da. Zailena da txandak errespetatzearena (normalean, solasean gabiltzanean, oso gutxitan errespetatzen ditugu bakoitzaren txanda, beti gaude elkarri mozten, eta Hangout saio batean egiten bada akabo komunikazioa), teknikoki ez dauka misterio handirik. Jarri gara ikertzen, eta lortu dugu materialak guztion artean editatzea, momentuan eta "real time"ean, guztiok batera. Ikasleekin erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake...
Proiektuaren azken atala baina ez zaigu geratzen... teorian, aurkeztu baitugu ikastarokideen aurrean

Baino batzuoi martxa doakigu, eta eskatu dugu 2. partea egiteko, eta onartu gaituzte...gauza batzuk ez daukate batere erremediorik.

Eta badakit burutazio hau beste ikastaro bati dagokiola, baina ez zitzaidan ideia ona beste blog bat irekitzea honetarako baino ez, beraz, azken burutazio, gogoeta,...hauek hementxe idatziko ditut.

2012/09/30

2A ZEREGINA DELA ETA

AI AMA!! Egunen batean ikasiko dugu PowerPointa erabiltzen. 97koa ikasi baino lehen instalatzen duzu 2000koa, eta gauza bera egiten duzu 2003 eta 2007ko bertsioekin. Eta, eskarmentatzen ez duzunez, gauza bera egiten azkenarekin. Eta bizitza osoan ez duzu dominatzen programa **** hori. Edo, guztiok egiten dugun bezala, erabiltzen dugu programaren %10a. Baina hori izan daiteke beste sarrera baten gaia.
Hemengo honetan, suposatzen da bidalketa egitean pentsatu, sufritu edo... duguna kontatu behar dugula. Eta horra goaz.
Hasteko, ezkertzekoa da hitzaldia aurrekoa baina apur bat (ordu erdi bat) laburragoa izatea. Entzun bitartean apunteak hartzeko gai ez garenok fijo ezkertu dugula.
Bestetik, igarri egiten da Marquesen hitz egiteko modua ezaguna egiten zaigula.
Eta Pecha Kucha-ren formato "moldatua" emankorra ematen du, behartzen zaitu zehatzago izaten.
Orain helduko diogu erronka berriari, talde lanari. Eta kontatuko dugu honetan, betiko moduan.

2012/09/23

1B ZEREGINA (txarrena)

Eta orain, txarrena. Kritikatze hutsa ez izatea espero dut.
  • Bere hexalogoan agertzen den lehen puntua "errazenetik hastea" da. Honek artegatasuna sortzen du irakasle batzuengan. Gutariko batzuk, hasierako "friki"-ak, nahikotxo aritu gara mundu honetan. Hori dela eta, zerotik hasten direnak etortzen dira gure bila, aholku edo laguntza eske. Eta guk erabiltzen ditugun tresna batzuk ikusita, ikusten dute erabiltzearen beharra, baina normalean dauzkaten ezagupenek ez diete baimentzen. Gainera, gehienok egin dugu gerra gure kabuz. Hori dela eta, ez dago bateratasun bat. Hau, berez, ez da zertan gauza txarra izan behar, aniztasuna aberasgarria izaten da. Baina zerotik hasten direnak hasten dira tresna batzuk nola erabili ikasten, eta zentrora doan hurrengo frikiarengandik ikasten dute beste gauza bat, eta horrela beste hiruzpalau bider. Honen ondorioz, ez dago oso ondo maneiatzen dakiten zerbait, baizik eta erdipurdiko erabilera batzuk. Nire ustez, tresna "ofizial" batzuk egon behar ziren, eta irakaskuntzan gabiltzan guztiok erabiltzen jakin behar genuen. Hortik apartekoak ongietorriak, baina gutxiengo hori edozeinek erabiltzea ziurtatu behar zen. Hori izango zen zerotik hastea, eta ez zero-zerotik.
  • Perek planteatzen ditu egoera idealak, eta horiek utopikoak dira. Guztiok ikusi dugu internet geldo doan eguna, edo zerbitzaria kolgaturik, edo bere garaian topatu genuen hiperzoragarria zen errekurtso hori egun batetik bestera desagertzen dela, edo etxean oso ondo ikusten zen zerbait gero zentroan ikustezina (badakizu, codec-ak) dena, edo... (adibide guztiak niri gertatutakoak, beste mila tartean).
  • Nire ustez, ez da egia IKTek ez dutela suposatzen lan apartekorik. Nik badakit azken urte hauetan zenbat ordu sartu ditudan (ordu pertsonalak, lan orduak lanerako dira, noski!) gauza berriak ikasten, materiala sortzen, blogak kudeatzen, bilaketa amaigabeak egiten,... Bai, izugarrizko zaletasuna dela eta, ordu horiek sartzen dira konturatu gabe, edo kexatu barik, baina sartu egiten dira. Eta lankideei azaltzen, konbentzitzen, laguntzen, aholkatzen,...

1B ZEREGINA (onena)

Kuriosoa da, hainbat urte pertsona bati buruz entzuten, irakurtzen, bere webgunean sartzen... eta ez diozu ahotsik jartzen. Orain, ia bi orduz entzun eta gero arraroa egiten zait. Eta gainera, saiatu behar naiz bota duen hitz jariotik interesgarriena aukeratzen... Ba hasi eta ea kapaza naizen!
  • Hasteko, zalantzarik gabe, Perek erakusten duen argitasuna eta gogoak gauzak azaltzeko momentuan. Engantzatzen zaitu, nola ez.
  • Esaten duen esaldia: "el objetivo es que los alumnos aprendan más y mejor". Hau askotan ahaztu egiten zaigu, eta izan beharko zen iparra markatzen duen orratza. Helburua ez da ikasleak txunditzea, edo irakaskideak aho bete hortz uztea. Irakasleak garen neurrian, gauzak irakastea, modu hoberenean eta emankorrenean, hori izan behar dugu beti buruan.
  • IKTek munduko informazio guztia jartzen dute gure eskuetan. Informazio horrekin zer eta nola egiten duguna da inportanteena, ez informazioa bera. Hau ere gogoratzekoa dugu.
  • Ez dago modu bakarra edo onena IKTak erabiltzeko, bakoitzak markatzen du bat, bere momentuan egokia (edo ez) izan daitekeena.
  • Eta aipatuta dagoen arren, gogoa. Gure ikasleek ikas dezaten modu guztiak erabili behar dira. Zergatik ez  horren erakargarria dena?

2012/09/22

Burutazioak (1)

Zeregina burututa, hau da:
  • Profila aldatuta (ba neukan aldatuta, baina beste batzuk egin ditut).
  • Aurkezpena bidalita.
  • Bideoak ikusten dira (normalean etxeko ordenagailuak gaurkoturik izaten ditut, codec-ak barne).
  • Hemendik gutxira, bidaliko dut honen helbidea.
Gauzarik zailena ez zait zeregina bera iruditu, baizik eta dena egiteko behar beste denbora topatzea. Kurtso hasiera, talde, mailak, testulibuak, instia bera berriak, ... Baina saiatuko gara dena lortzen.

2012/09/12

Kaixo Mundua!!

Ba hori, jaioberri guztion moduan hasiko gara negar eginez (hori bai mundu berri batera sartzeko modu traketsa!), eta gero gerokoak. EUP!