Kuriosoa da, hainbat urte pertsona bati buruz entzuten, irakurtzen, bere webgunean sartzen... eta ez diozu ahotsik jartzen. Orain, ia bi orduz entzun eta gero arraroa egiten zait. Eta gainera, saiatu behar naiz bota duen hitz jariotik interesgarriena aukeratzen... Ba hasi eta ea kapaza naizen!
- Hasteko, zalantzarik gabe, Perek erakusten duen argitasuna eta gogoak gauzak azaltzeko momentuan. Engantzatzen zaitu, nola ez.
- Esaten duen esaldia: "el objetivo es que los alumnos aprendan más y mejor". Hau askotan ahaztu egiten zaigu, eta izan beharko zen iparra markatzen duen orratza. Helburua ez da ikasleak txunditzea, edo irakaskideak aho bete hortz uztea. Irakasleak garen neurrian, gauzak irakastea, modu hoberenean eta emankorrenean, hori izan behar dugu beti buruan.
- IKTek munduko informazio guztia jartzen dute gure eskuetan. Informazio horrekin zer eta nola egiten duguna da inportanteena, ez informazioa bera. Hau ere gogoratzekoa dugu.
- Ez dago modu bakarra edo onena IKTak erabiltzeko, bakoitzak markatzen du bat, bere momentuan egokia (edo ez) izan daitekeena.
- Eta aipatuta dagoen arren, gogoa. Gure ikasleek ikas dezaten modu guztiak erabili behar dira. Zergatik ez horren erakargarria dena?
No hay comentarios:
Publicar un comentario