- Bere hexalogoan agertzen den lehen puntua "errazenetik hastea" da. Honek artegatasuna sortzen du irakasle batzuengan. Gutariko batzuk, hasierako "friki"-ak, nahikotxo aritu gara mundu honetan. Hori dela eta, zerotik hasten direnak etortzen dira gure bila, aholku edo laguntza eske. Eta guk erabiltzen ditugun tresna batzuk ikusita, ikusten dute erabiltzearen beharra, baina normalean dauzkaten ezagupenek ez diete baimentzen. Gainera, gehienok egin dugu gerra gure kabuz. Hori dela eta, ez dago bateratasun bat. Hau, berez, ez da zertan gauza txarra izan behar, aniztasuna aberasgarria izaten da. Baina zerotik hasten direnak hasten dira tresna batzuk nola erabili ikasten, eta zentrora doan hurrengo frikiarengandik ikasten dute beste gauza bat, eta horrela beste hiruzpalau bider. Honen ondorioz, ez dago oso ondo maneiatzen dakiten zerbait, baizik eta erdipurdiko erabilera batzuk. Nire ustez, tresna "ofizial" batzuk egon behar ziren, eta irakaskuntzan gabiltzan guztiok erabiltzen jakin behar genuen. Hortik apartekoak ongietorriak, baina gutxiengo hori edozeinek erabiltzea ziurtatu behar zen. Hori izango zen zerotik hastea, eta ez zero-zerotik.
- Perek planteatzen ditu egoera idealak, eta horiek utopikoak dira. Guztiok ikusi dugu internet geldo doan eguna, edo zerbitzaria kolgaturik, edo bere garaian topatu genuen hiperzoragarria zen errekurtso hori egun batetik bestera desagertzen dela, edo etxean oso ondo ikusten zen zerbait gero zentroan ikustezina (badakizu, codec-ak) dena, edo... (adibide guztiak niri gertatutakoak, beste mila tartean).
- Nire ustez, ez da egia IKTek ez dutela suposatzen lan apartekorik. Nik badakit azken urte hauetan zenbat ordu sartu ditudan (ordu pertsonalak, lan orduak lanerako dira, noski!) gauza berriak ikasten, materiala sortzen, blogak kudeatzen, bilaketa amaigabeak egiten,... Bai, izugarrizko zaletasuna dela eta, ordu horiek sartzen dira konturatu gabe, edo kexatu barik, baina sartu egiten dira. Eta lankideei azaltzen, konbentzitzen, laguntzen, aholkatzen,...
2012/09/23
1B ZEREGINA (txarrena)
Eta orain, txarrena. Kritikatze hutsa ez izatea espero dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario