2012/11/14

Zenbait gogoeta...

Hemen gaude, formakuntza egiten. Ez dakit orduagatik, egun osoan dantzan ibili behar izateagatik, atzoko Hangout nahiko berandu bukatu genuelako, edo zergatik den, baina lokartzen hasi naiz. Horregatik jarri dut burua martxan, idazten behartuta. Bestela ikusten dut burua ordenagailuaren teklatuaren gainean botata, zurrunka eta guztiz...
Asuntoa da gauzatxo bat etorri zaidala burura, gure gaiarekin loturikoa: Azaltzen ari dena kontrolatzen dudanez (greba dela eta birpasatzen ari gara aurrekoetan egindakoa), probetxatu dut nire ikastetxeko irakasle motak ikertzeko. Azken batean, ez gara horren ezberdinak izaten, ezrta?
  • Sasijakituna: dena badaki . Edo hori da berak uste duena. Benetan, ateratzen baduzu ezagutzen dituen 3 gauza horietatik (nabigatu, bilaketa aurreratuak egin, moodelean sartu,...) ez dauka ideia santurik. Baina gehienok baino urrats aurreratsuagoan dagoenez, besteok miresten dute. Galdetzen bazaio ez dakien zerbait, erantzuna da: "te lo miro para mañana, vale?" eta gauean SanGooglek salbatzen dio ipurdia. Gupidatu eta erabili firewall lanetan.
  • Lehen urratsak ematen ari dena: Hor dago, teklatuaren gainean izerditan, horrela jarraituz gero kortozirkuitoa sahiestezina da. Baina sutafuego dabil hor, bilaketa booleanaren hastapenak ulertzen saiatzen, edota nola aldatu letra mota PDF bati, edo etxean daukn inprimagailua ikastetxetik inprimatzeko nola instalatu. Kementsu, langile, ezin adiago. Bere barnea ikusiko bagenu, galdera bat egongo litzateke, letra larriz idatzita, Arial  Comic Sans 78, ZER DEMONTRE NABIL NI HAU EGITEN, WORDAREKIN NAHIKO BADAUKAT? UY, BESTE LEIHO BAT...   Lagundu, hemendik gutxira aurreko taldean egongo da eta berandu izango da, arima galduko dugu.
  • Jardueraren arduraduna: Hau ere beste leku batean legoke, zalantzarik gabe (Tanganikan, errinozero beltzez inguratuta, hemen baino hobeto). Baina IKT arduradunen orduetan hau ere sartzen denez, ez dauka beste erremediorik. Ikastaroa bukatzean bere lekuan egon gintezke. Zaindu, beraz, eta ez izorratu gehiegi. Trintxeraren beste aldean arriskutsua izan liteke...
  •  Benetan zertxobait dakiena: Atzekaldean jesarrita, gainontzekook bidalitakoa egiten duten bitartean, bera dago bere gauzetan, epsta irakurtzen, edo berriak, edo...Posible baduzu, erabili  adibideren bat egiteko eta gero paketan utzi, edo hasiko zaizu galderak egiten. agerian utzi arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario