2013/01/30

IKT DINAMIZATZAILE 2 P1

Proiektuaren lehen zatia erreza da, sarrera eta testuingurua. Sarrerari dagokion atala egiteko erabili ditut beste ikastaro baterako lortutako datuak ("Eskola 2.0"). Testuinguruarena errazu dit gure ikastetxeko IKT dinamizatzaileak (eskerrrik asko, Txomin!). 

2013/01/26

IKT DINAMIZATZAILE 2 1.2 jarduera

Bueno, lortu da. Formak ez dira, agian, aproposenak izan, baina emaitza atera da.
Nik nahiago nuen beste era beteko talde-jarduera, baina ez zen aurrera eraman, eta taldeko erabakiak onartu behar dira. Nire ustez, erabili dugunaren alderik ahuelena komunikazio arin falta da. Forora bidaltzen denaren notifikazioa orduerdi geroago agertzen da bakoitzaren postan (editatzeko denbora pasa ondoren), eta elkarrizketak luza daitezke nahikotxo. Lana entregatzeko orduan ez naiz erabat gustura geratu, iruditu zait zerbait faltatzen zela, ez dakit oso ondo zer zen. Azken batean, bakoitzak zati bat egin dugunez, zatien arteko loturak alderdirik flojotsuena zen. Hori dela eta izan zen nire txat edo hangoutak erabiltzeko proposamena. Ea hurrengo talde-jarduerarako konbentzitzen ditudan... 
Ikastaroa bukatu baino lehen gustatuko litzaidake preziak erabiltzen hastea, oso tresna interesantea iruditzen baitzait. Oraindik ez naiz ausartu baina sartu zait probetan hasteko gogoa, ikaskide batzuenak ikusita. Eta baita ere sortzen ari zait beste proiektu bat buruan, blog berri bat sortzearena, programa, web-serbitzu eta tresnak erabiltzen azaltzeko asmoz (nire lankideren batek eskatuta).Ea borobiltzen dudan.

2013/01/18

IKT DINAMIZATZAILE 2 - 1. jarduera

Bueno, ba hemen doa lehen jarduera, honako esteka honetan. Bueno, txarrena hastea izaten da, eta honekin lortu dugula esango nuke.
Eta orain gogoeta batzuk:
  • Zergatik aukeratu dut GoogleDrivek eskaintzen duena, eta ez Prezi moduko zerbait? Erantzuna ezin errazago: ez dudalako oso ondo kontrolatzen, eta ondo erabili arte ez zait gustatzen "publifikatzea". Ados nago izugarri gauza erakargarriak lortzen direla, baina nahiago dut ondo maneiatzen dudan zerbaitetaz baliatzea.
  • Gaiaren hautaketa errealitatean oinarritutakoa izan da, nire irakaskideek komentatutakoaren araberakoa. Gehienok txundituta geratzen dira egin daitezkeen gauzak ikustean, baina ez dira ausartzen galdetzen nola egiten diren.
  • Txarrena izan da tratatu beharreko tresnak, programak,... aukeratzea. Batzuontzat erabilgarriak direnek agian ez dute balio beste irakasgai edo egoera batzuetan. Horregatik hasi baino lehenagoko hausnarketa sakona, klaustrokideen beharrak eta nahiak ikusita, ezinbestekoa da.

2012/11/20

Azken hasierakoak (I)

Ikastaroa bukatzear dagoen honetan, merezi du hausnarketa txiki bat egitea, ea hasierako haiek (irailean, jadanik) eta orain dauzkagunak bat datozen.
Aitortzekoa da hasierako egunetan ez nuela ideia handirik. Momentu hartan banengoen beste garatuko ikastaro bat egiten (eskola 2.0koa) eta ez nekien zertan sartzen ari nintzen. Jakin izan banu beste bat aukeratuko nukeelakoan nago. Asteazken-igande-asteazken-... lanak entregatzeko erritmo hori zoratzekoa zen, erabat. Familiakoen artean argazkiak banatu behar izan nituen.
Lehenengo bidalketa sendoari aurre egin ahal izateko (P1) zentruko dinamizatzaileari eskatu nion laguntza. Akabo. Berak utzitakoa irakurtzeko ez dakit zenbat ordo sartu nituen, baina nahikotxo baino gehiago bai. Eta, erritmoa dela eta, ia ez neukan denborarik.
Lortu genuen, ikastetxeari buruz datu piloa irakurri ostean, eta bidalketari ekin genion.Al-Andalus proiektuaren kasua aztertuta izanda, egia esan, errezago egin genuen.
Nire kasuan, Santik egindako iruzkina irakurri ostean, ez dakit oso ondo lortu nuen, ea presentzialean argitzeko aukera eta astirik dugun.

2012/11/14

Zenbait gogoeta...

Hemen gaude, formakuntza egiten. Ez dakit orduagatik, egun osoan dantzan ibili behar izateagatik, atzoko Hangout nahiko berandu bukatu genuelako, edo zergatik den, baina lokartzen hasi naiz. Horregatik jarri dut burua martxan, idazten behartuta. Bestela ikusten dut burua ordenagailuaren teklatuaren gainean botata, zurrunka eta guztiz...
Asuntoa da gauzatxo bat etorri zaidala burura, gure gaiarekin loturikoa: Azaltzen ari dena kontrolatzen dudanez (greba dela eta birpasatzen ari gara aurrekoetan egindakoa), probetxatu dut nire ikastetxeko irakasle motak ikertzeko. Azken batean, ez gara horren ezberdinak izaten, ezrta?
  • Sasijakituna: dena badaki . Edo hori da berak uste duena. Benetan, ateratzen baduzu ezagutzen dituen 3 gauza horietatik (nabigatu, bilaketa aurreratuak egin, moodelean sartu,...) ez dauka ideia santurik. Baina gehienok baino urrats aurreratsuagoan dagoenez, besteok miresten dute. Galdetzen bazaio ez dakien zerbait, erantzuna da: "te lo miro para mañana, vale?" eta gauean SanGooglek salbatzen dio ipurdia. Gupidatu eta erabili firewall lanetan.
  • Lehen urratsak ematen ari dena: Hor dago, teklatuaren gainean izerditan, horrela jarraituz gero kortozirkuitoa sahiestezina da. Baina sutafuego dabil hor, bilaketa booleanaren hastapenak ulertzen saiatzen, edota nola aldatu letra mota PDF bati, edo etxean daukn inprimagailua ikastetxetik inprimatzeko nola instalatu. Kementsu, langile, ezin adiago. Bere barnea ikusiko bagenu, galdera bat egongo litzateke, letra larriz idatzita, Arial  Comic Sans 78, ZER DEMONTRE NABIL NI HAU EGITEN, WORDAREKIN NAHIKO BADAUKAT? UY, BESTE LEIHO BAT...   Lagundu, hemendik gutxira aurreko taldean egongo da eta berandu izango da, arima galduko dugu.
  • Jardueraren arduraduna: Hau ere beste leku batean legoke, zalantzarik gabe (Tanganikan, errinozero beltzez inguratuta, hemen baino hobeto). Baina IKT arduradunen orduetan hau ere sartzen denez, ez dauka beste erremediorik. Ikastaroa bukatzean bere lekuan egon gintezke. Zaindu, beraz, eta ez izorratu gehiegi. Trintxeraren beste aldean arriskutsua izan liteke...
  •  Benetan zertxobait dakiena: Atzekaldean jesarrita, gainontzekook bidalitakoa egiten duten bitartean, bera dago bere gauzetan, epsta irakurtzen, edo berriak, edo...Posible baduzu, erabili  adibideren bat egiteko eta gero paketan utzi, edo hasiko zaizu galderak egiten. agerian utzi arte.

Hau bukatzear dago!!! (IKT DINAMIZATZAILE 1)

Eta benetan bukatzear dagoela. Gaur aritu gara 2.3 zeregina entregatzeko Hangout bat egiten. Esperientzia benetan erabilgarria!! Hasieran kostatu egiten da, atzerapen pixka bat dago hitz egiterakoan. Ez gara saiatu irudia eta guztiz, baina momentuz ondo egon da. Zailena da txandak errespetatzearena (normalean, solasean gabiltzanean, oso gutxitan errespetatzen ditugu bakoitzaren txanda, beti gaude elkarri mozten, eta Hangout saio batean egiten bada akabo komunikazioa), teknikoki ez dauka misterio handirik. Jarri gara ikertzen, eta lortu dugu materialak guztion artean editatzea, momentuan eta "real time"ean, guztiok batera. Ikasleekin erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake...
Proiektuaren azken atala baina ez zaigu geratzen... teorian, aurkeztu baitugu ikastarokideen aurrean

Baino batzuoi martxa doakigu, eta eskatu dugu 2. partea egiteko, eta onartu gaituzte...gauza batzuk ez daukate batere erremediorik.

Eta badakit burutazio hau beste ikastaro bati dagokiola, baina ez zitzaidan ideia ona beste blog bat irekitzea honetarako baino ez, beraz, azken burutazio, gogoeta,...hauek hementxe idatziko ditut.

2012/09/30

2A ZEREGINA DELA ETA

AI AMA!! Egunen batean ikasiko dugu PowerPointa erabiltzen. 97koa ikasi baino lehen instalatzen duzu 2000koa, eta gauza bera egiten duzu 2003 eta 2007ko bertsioekin. Eta, eskarmentatzen ez duzunez, gauza bera egiten azkenarekin. Eta bizitza osoan ez duzu dominatzen programa **** hori. Edo, guztiok egiten dugun bezala, erabiltzen dugu programaren %10a. Baina hori izan daiteke beste sarrera baten gaia.
Hemengo honetan, suposatzen da bidalketa egitean pentsatu, sufritu edo... duguna kontatu behar dugula. Eta horra goaz.
Hasteko, ezkertzekoa da hitzaldia aurrekoa baina apur bat (ordu erdi bat) laburragoa izatea. Entzun bitartean apunteak hartzeko gai ez garenok fijo ezkertu dugula.
Bestetik, igarri egiten da Marquesen hitz egiteko modua ezaguna egiten zaigula.
Eta Pecha Kucha-ren formato "moldatua" emankorra ematen du, behartzen zaitu zehatzago izaten.
Orain helduko diogu erronka berriari, talde lanari. Eta kontatuko dugu honetan, betiko moduan.