Bueno, ba hemen doa lehen jarduera, honako esteka honetan. Bueno, txarrena hastea izaten da, eta honekin lortu dugula esango nuke.
Eta orain gogoeta batzuk:
- Zergatik aukeratu dut GoogleDrivek eskaintzen duena, eta ez Prezi moduko zerbait? Erantzuna ezin errazago: ez dudalako oso ondo kontrolatzen, eta ondo erabili arte ez zait gustatzen "publifikatzea". Ados nago izugarri gauza erakargarriak lortzen direla, baina nahiago dut ondo maneiatzen dudan zerbaitetaz baliatzea.
- Gaiaren hautaketa errealitatean oinarritutakoa izan da, nire irakaskideek komentatutakoaren araberakoa. Gehienok txundituta geratzen dira egin daitezkeen gauzak ikustean, baina ez dira ausartzen galdetzen nola egiten diren.
- Txarrena izan da tratatu beharreko tresnak, programak,... aukeratzea. Batzuontzat erabilgarriak direnek agian ez dute balio beste irakasgai edo egoera batzuetan. Horregatik hasi baino lehenagoko hausnarketa sakona, klaustrokideen beharrak eta nahiak ikusita, ezinbestekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario