2012/11/20

Azken hasierakoak (I)

Ikastaroa bukatzear dagoen honetan, merezi du hausnarketa txiki bat egitea, ea hasierako haiek (irailean, jadanik) eta orain dauzkagunak bat datozen.
Aitortzekoa da hasierako egunetan ez nuela ideia handirik. Momentu hartan banengoen beste garatuko ikastaro bat egiten (eskola 2.0koa) eta ez nekien zertan sartzen ari nintzen. Jakin izan banu beste bat aukeratuko nukeelakoan nago. Asteazken-igande-asteazken-... lanak entregatzeko erritmo hori zoratzekoa zen, erabat. Familiakoen artean argazkiak banatu behar izan nituen.
Lehenengo bidalketa sendoari aurre egin ahal izateko (P1) zentruko dinamizatzaileari eskatu nion laguntza. Akabo. Berak utzitakoa irakurtzeko ez dakit zenbat ordo sartu nituen, baina nahikotxo baino gehiago bai. Eta, erritmoa dela eta, ia ez neukan denborarik.
Lortu genuen, ikastetxeari buruz datu piloa irakurri ostean, eta bidalketari ekin genion.Al-Andalus proiektuaren kasua aztertuta izanda, egia esan, errezago egin genuen.
Nire kasuan, Santik egindako iruzkina irakurri ostean, ez dakit oso ondo lortu nuen, ea presentzialean argitzeko aukera eta astirik dugun.

2012/11/14

Zenbait gogoeta...

Hemen gaude, formakuntza egiten. Ez dakit orduagatik, egun osoan dantzan ibili behar izateagatik, atzoko Hangout nahiko berandu bukatu genuelako, edo zergatik den, baina lokartzen hasi naiz. Horregatik jarri dut burua martxan, idazten behartuta. Bestela ikusten dut burua ordenagailuaren teklatuaren gainean botata, zurrunka eta guztiz...
Asuntoa da gauzatxo bat etorri zaidala burura, gure gaiarekin loturikoa: Azaltzen ari dena kontrolatzen dudanez (greba dela eta birpasatzen ari gara aurrekoetan egindakoa), probetxatu dut nire ikastetxeko irakasle motak ikertzeko. Azken batean, ez gara horren ezberdinak izaten, ezrta?
  • Sasijakituna: dena badaki . Edo hori da berak uste duena. Benetan, ateratzen baduzu ezagutzen dituen 3 gauza horietatik (nabigatu, bilaketa aurreratuak egin, moodelean sartu,...) ez dauka ideia santurik. Baina gehienok baino urrats aurreratsuagoan dagoenez, besteok miresten dute. Galdetzen bazaio ez dakien zerbait, erantzuna da: "te lo miro para mañana, vale?" eta gauean SanGooglek salbatzen dio ipurdia. Gupidatu eta erabili firewall lanetan.
  • Lehen urratsak ematen ari dena: Hor dago, teklatuaren gainean izerditan, horrela jarraituz gero kortozirkuitoa sahiestezina da. Baina sutafuego dabil hor, bilaketa booleanaren hastapenak ulertzen saiatzen, edota nola aldatu letra mota PDF bati, edo etxean daukn inprimagailua ikastetxetik inprimatzeko nola instalatu. Kementsu, langile, ezin adiago. Bere barnea ikusiko bagenu, galdera bat egongo litzateke, letra larriz idatzita, Arial  Comic Sans 78, ZER DEMONTRE NABIL NI HAU EGITEN, WORDAREKIN NAHIKO BADAUKAT? UY, BESTE LEIHO BAT...   Lagundu, hemendik gutxira aurreko taldean egongo da eta berandu izango da, arima galduko dugu.
  • Jardueraren arduraduna: Hau ere beste leku batean legoke, zalantzarik gabe (Tanganikan, errinozero beltzez inguratuta, hemen baino hobeto). Baina IKT arduradunen orduetan hau ere sartzen denez, ez dauka beste erremediorik. Ikastaroa bukatzean bere lekuan egon gintezke. Zaindu, beraz, eta ez izorratu gehiegi. Trintxeraren beste aldean arriskutsua izan liteke...
  •  Benetan zertxobait dakiena: Atzekaldean jesarrita, gainontzekook bidalitakoa egiten duten bitartean, bera dago bere gauzetan, epsta irakurtzen, edo berriak, edo...Posible baduzu, erabili  adibideren bat egiteko eta gero paketan utzi, edo hasiko zaizu galderak egiten. agerian utzi arte.

Hau bukatzear dago!!! (IKT DINAMIZATZAILE 1)

Eta benetan bukatzear dagoela. Gaur aritu gara 2.3 zeregina entregatzeko Hangout bat egiten. Esperientzia benetan erabilgarria!! Hasieran kostatu egiten da, atzerapen pixka bat dago hitz egiterakoan. Ez gara saiatu irudia eta guztiz, baina momentuz ondo egon da. Zailena da txandak errespetatzearena (normalean, solasean gabiltzanean, oso gutxitan errespetatzen ditugu bakoitzaren txanda, beti gaude elkarri mozten, eta Hangout saio batean egiten bada akabo komunikazioa), teknikoki ez dauka misterio handirik. Jarri gara ikertzen, eta lortu dugu materialak guztion artean editatzea, momentuan eta "real time"ean, guztiok batera. Ikasleekin erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake...
Proiektuaren azken atala baina ez zaigu geratzen... teorian, aurkeztu baitugu ikastarokideen aurrean

Baino batzuoi martxa doakigu, eta eskatu dugu 2. partea egiteko, eta onartu gaituzte...gauza batzuk ez daukate batere erremediorik.

Eta badakit burutazio hau beste ikastaro bati dagokiola, baina ez zitzaidan ideia ona beste blog bat irekitzea honetarako baino ez, beraz, azken burutazio, gogoeta,...hauek hementxe idatziko ditut.