2013/03/15

IKT DINAMIZATZAILE 2 2.3 jarduera

Ez da perfektua izan, baina gutxi falta zaio. Eskerrak moodlearekin lan egiteko ohituta gaudela, bestela... Egia esan, oso pozik nago egindakoarekin. Probetxatu dut (birziklatu, hobeto esanda) duela nahikotxo egindako baina oraindik erabiltzen dudan errekurtso bat, portableei buruzko aurkezpena, eta gaurkotu ditut neuzkan material batzuk. Eta ikasleekin erabiltzeko moduko zerbait izaten bukatu da. Ez dago txarto.

IKT DINAMIZATZAILE 2 P3

Badirudi lortzen ari garela zer edo zertaz enteratzea. Santik bidalitako iruzkinak erakusten du gauzak ondo egiteko bidean gaudela. Ikastaroa bukatzear dagoenean, baina inoiz ez da berandu. Proiektua egiten aitortu behar ondo pasatu dudala, dibertigarria izan dela aurrera eramateko baldintza guztietan pentsatzea. Gauzatzea beste gauza bat izan daiteke, baina lan teorikoa baino ez denez, ...