2013/02/28

IKT DINAMIZATZAILE 2 P2

Bueno, gauzak zuzentzen doaz. Badirudi hasi garela bide onetik joaten. Azken momentuko aldaketa batzuk direla medio, lortu dugu ingurukoak inplikatzen. Niri, egia esan, apur bat utopikoa iruditzen zait inplikazio hori, badakit zenbat kostatzen den "barrukoak" parte har dezaten, eta kanpokoak gurekin lotura eta erlazio zuzena ez daukaten horiek ezin ditugu behar bezala kontrolatu. Teoria oso polita da, ados nago, baina errealitatea traketsagoa izaten da normalean. Azkenean, dena bakar batzuren eskuetan geratzen da, proiektu guztiekin gertatzen den moduan.

2013/02/22

IKT DINAMIZATZAILE 2 2. jarduera

Egunen batean, ikastaroa bukatuta, kontatuko dut kontatu beharrekoa.
Momentuz inportantea izan da gauzak nahiko txarto atera zaizkigula, ez dugu jakin zer egin, eta talde moduan ere ez dugu aritzen jakin. Batzuk saiatu gara taldea lanean jartzen (ikusita inork ez zuela iniziatiba hartzen), baina alferrik izan da. Denbora aurrera zihoan eta partaideak desagerturik zeuden. Azken momentuan ezer irakurri gabe etorritako baten batek hartu du guztiok egindakoa eta, ezer esan barik, eta inolako lotsarik gabe, bidali du guztion izenean. Eta gero aritu gara "gerra" tonto batean foroan, nahiko lotsagarri geratu dana.  Hori dela eta, ezin gara pozik egon emaitzarekin. ea nolako kalifikazioa ematen diguten.

2013/02/11

IKT DINAMIZATZAILE 2 2.1 jarduera

Saretzen sarearena apur bat arraroa izan da. Sartu eta erabiltzearena ez da oso zaila izan. Oso ondo zegoen azalduta moodlean, eta horri esker nahiko arin egin ahal izan dut. Jarritako iruzkinak, errekurtsoak eta dagoen guztia ondo aztertzeak lan gehiago suposatu du. Ez legoke txarto azpi-ataletan egitura bat egotea. Apur bat kaotikoa izan daiteke. Parte hartzaile batzuek ekarpen nahikotxo eta mamitsuak egiten dituzte, eta gainontzekook saiatzen gara zertxobait berri lortzen.